zure ideientzako irudia
zure ideientzako
irudia
Gure
produkzio-metodologia
Gaur egun, sare sozialen eta plataforma digital ezberdinen hazkundearekin, bideoa produktuak ezagutarazteko beharrezko tresna bilakatu da. Hona heldutakoan, garrantzitsuena lehiakideengandik bereiztea da. Gauza txikietan dago desberdintasuna eta emaitza handiak lortzera garamatzate.
Ideia
Dena hemen hasten da. Helburua zure ideia edo negozioa saltzea da. Honek audientziarekin konektatzen duten ideiak sortzea eta mezua modu eraginkorrean komunikatzea esan nahi du.
Plangintza
Produkziorako aurrekontua zehaztu eta beharrezko baliabideak planifikatzen ditugu: kokapenak, ekipo teknikoa, baimenak…
Gidoia
Elkarrizketa eta eszenen bitartez istorioa argi kontatzen dugu. Honekin bideoa zuzentzeko eta produzitzeko oinarria daukagu.
Grabazioa eta produkzioa
Proiektua guztiz planifikatu ondoren, modu profesionalean eta sektoreko teknologia altuenarekin gure taldeak irudiak eta soinua jasotzen ditu.
Edizioa eta postprodukzioa
Grabazioan zehar lortutako materiala ordenatu eta aukeratzen dugu. Materialari forma ematen diogu grabatutako eszenak editatuz eta efektuak, musika eta off-eko ahotsa gehituz.
Entrega
Produkzio prozesua bukatu eta bezeroak gainbegiratu eta onartu ondoren, bezeroaren beharretara egokitzen den formatuan entregatzen dugu lana.
Gure bezeroek
gure lana bermatzen dute